• 655 84 86 24
  • info@eiderperez.com

Nor naiz

Deustuko Unibertsitatean Turismoko diplomatura lortu ondoren, gizon-emakumeak eta hauen motibazioak ulertzeko jakin-mina eta gogoa areagotu zitzaidan. Honek eraman nau garapen pertsonalaren arloan lan egitera.

Coaching-eko graduondoa egin dut IL3-UB Bartzelonako Unibertsitatean; coach naiz, beraz, eta Master Practitioner Programazio Neurolinguistikoan (PNL). Richard Bandlerrekin ikasi dut Londresen, PNLaren sortzaileetako batekin.

Atzerrira egindako bidaiek eta bost urtean Alemanian bizi izandako esperientzia pertsonal eta profesionalak hainbat kultura eta enpresa antolakuntza ezagutzea ahalbidetu didate.

Jaso dudan formakuntzak – lau hizkuntzatan lan egiteko gai egiten nauenak – eta baita eskuratutako esperientziak ere, nire ogibideari zehazkiago ekitea errazten dit.

Lanerako zehaztasunak eta konpromezuak bereizten nau, eta pertsona bakoitzak hemendik aurrera lortu eta bizi nahi duenari begira jarduten dut.

Pertsonak bere baitan duen onena topatzeko irrikak bultzatzen nau nire eginkizunean.