• 655 84 86 24
  • info@eiderperez.com

Formazioa

Olatz A.:

“Oso ikastaro interesgarria, oso gustura sentitu naiz. Coach-ak giro ikusgarria sortu du saioetan. Hain sakonak diren gaiak lantzeko dituen teknikak bikainak dira. Erritmoa eta metodologia oso onak dira. Asko botako dut faltan ikastaro hau eta jarraipena izatea nahiko nuke. Emakumeok dugun boterea eta balioa erakutsi dizkit”

Nerea C.:

“Coach bikaina. Eiderrekin egindako ikastaroak, nituen espektatiba guztiak gainditu ditu. Pena bat 10 aste direla eta ez gehiago”

Montse A.:

“Eskerrik asko, Eider. Gaiak ondo ezagutu eta bizi dituzu, eta interes hori transmititzen duzu. Faltan botako ditut asteazkenetako zitak”

Irati A.:

“Oso ikastaro aberasgarria eta gomendagarria. Eider oso profesionala eta gertukoa”

Eugenia G.:

“Oso ikastaro interesgarria, gehiago iraun beharko luke. Eider oso profesionala da eta gai guztiak zoragarri adierazten ditu. Oso eroso sentitu naiz”

Eider M.:

“Saioak nola planteatu diren eta Eiderren azaltzeko era asko gustatu zaizkit. Ikastaroan zehar teknika batzuk burutu ditut, eta nire bizitzan erabaki garrantzitsuak hartzera lagundu naute. Milesker, Eider!”

Edurne A.:

“Ikastaro oso interesgarria. Batez ere coach-ak lortu duen konexioa aipatuko nuke”

Olatz U.:

“Oso gustura sentitu naiz. Coach-arekin komunikazioa oso erraza eta argia izan da”

Iria V.:

“Oso ikastaro interesgarria da norbere burua ezagutzeko eta baliagarria da beldurrak alde batera lagatzeko. Coach-ak oso erraz egiten du eta oso gustura sentiarazten zaitu”

Idoia U.:

“Eskerrik asko saioz-saio pentsarazi eta gure barnean igeri egiteko baliabideak eman eta aukerak sortzeagatik…eta nola ez, eskerrik asko eskerrak emateko aitzakia sortzeagatik. Mila-mila esker!!”

Idoia E.:

“Edukiak aproposak, gaia osotasunean ezagutzen hasteko primerakoa. Teoria/praktika oso ongi tartekatua. Coach-a bikaina, argi eta ongi azaldu du eta taldea dinamitzatu du egoki”

Ainara S.:

“Oso aberasgarria. Motz gelditzen da. Jendaurrean aspektu pertsonalak kontatzera ausartuko ez zarela badirudi ere, egia da taldea bikaina dela eta ondo moldatzen garela, barre egiten dugu, entzuten gara, konpartitzen dugu eta batera ikasten dugu”

Miren S.:

“Taldeko ekintzak gustatu zaizkit eta baita egoera desberdinen aurrean ditugun emozioen inguruan jasotako ezagutza ere. Bizitzarekiko ditudan jarrerei buruz pentsatu arazi egin didazu” 

Vero B.:

“Coach-a primeran adierazi eta azaltzen da. Onena coach-a entzutea izan da (bere hitz egiteko era)” 

Andoni U.:

“Eider Perez-en Kudeaketa Emozionala ikastaroak, ezagutzen laguntzen zaitu eta zure bizitzarekiko duzun pertzepzioa hobetzeko erremintak ematen dizkizu. Gaia oso ondo ezagutzen du, argi adierazten du eta praktika eraginkorrekin ikustarazten dizu”

Lorea V.:

“Balorazio altua, bai edukiari eta baita coach-ari dagokionez ere”

Miriam A.:

“Balorazio oso positiboa. Ikastaro oso gomendagarria, espero nuena gainditu du!!  Eta zuri buruz Eider, zure gertutasuna, apaltasuna, sentsibilitatea eta lasaitasuna azpimarratuko nituzke. Zer egingo dut nik orain ostiral arratsaldetan? Saioa faltan botako dut!”

June R.:

“Oso ikastaro interesgarria iruditu zait. Genituen saio murriztuak kontuan izanda, ikastaroa oso ondo antolatuta dagoela iruditu zait. Profesional haundi baten eskutik, egunerokotasunean oso baliagarri diren erremintak azaldu  zaizkigula iruditzen zait. Coach-ak bere lana bizi duela igartzen da: berau sentitzen du eta horrela transmititzen dio besteei” 

Mª Fran:

“Oso ondo sentitu naiz ikastaroan. Edukia oso ondo dago eta coach-ak bakea eta samurtasuna igortzen ditu”

Larraitz L.:

“Ikastaroak %100ean bete ditu nire espektatibak. Formatzaile bikaina da Eider. Gainera lasaitasuna igortzen du eta partaideen beharrekin konektatzen daki. Erreminta egokiak azaltzen jakin du”

Urrategi:

“Coach oso ona iruditu zait: transmititu dit lasaitasuna, hausnarketarako erremintak erakutsi dizkit, eta espero dut aurrerantzean nire bizitzan baliagarria izatea”

Miriam A.:

“Oso ikastaro interesgarria izan da, eta hainbat erreminta ditut orain, momentuaz gehiago gozatzen lagundu ahal didatenak. Coach-a oso atsegina eta beti laguntzeko prest” 

Urko S.:

“Egunerokotasunean baliagarri izango diren teknikak ikasteaz gain, saioak oso praktikoak eta atseginak izan dira”

Javi Q.:

“Ikastaroaren edukia, aipamenak eta metodologia, bikainak izan dira”

Unai L.:

“Norberak duen rolari buruz hausnartzera lagundu digu ikastaroak, eta baita gure lankideak hobeto ezagutzera ere. Saioak hasi genituenetik enpresako lan-giroa hobetu da”

Elena M.:

“Edukiak harritu nau, ez nuelako uste bihotza irekitzerik lortuko nuenik. Coach-aren lana funtsezkoa da taldean komunikazio egokia lortzeko” 

Ainhoa M.:

“Primerakoa Eiderren gertutasuna eta gaiekiko jakintasuna. Errepikatzeko moduko ikastaroa, jarraipena emateko eta gomendagarria guztiz. Eskerrik asko bihotzez Eider!”

Ane I.:

“Ikastaroa asko gustatu zait. Eiderrek lan bikaina egin du eta bakoitzaren arazoak zelan enfokatu lagundu digu. Eskerrik asko barruak astintzeagatik eta gure burua hobeto ezagutzen laguntzeagatik”

Kris A.:

“Gustora egon naiz bai Eiderrekin eta baita taldearekin ere. Faltan botako dut asteartetako zita. Mila esker!”

Idoia S.:

“Oso ikastaro interesgarria. Gai desberdin asko lantzeko aukera eman digu. Eiderrek komunikatzeko duen gaitasuna ere aipagarria da. Berak asko eman du eta landu ditugun gaiak oso ongi landu ditu”

Arantza A.:

“Niretzat oso positiboa izan da nire burua baloratzen ikasteko eta horretan coach-aren nortasuna eta jarrera funtsezkoak izan dira, jakin duelako bakoitzaren barruko gauzak ateratzen”

Ane I.:

“Ikastaro oso interesgarria izan da. Lagungarria egunerokotasunerako. Landu ditugun edukiak aproposak eta interesgarriak. Nire burua sakonago ezagutzeko aukera aparta izan da. Coach-a asko gustatu zait: gertukoa, ulergarria eta goxoa da. Oso gustura egon naiz. Esperientzia oso positiboa, jarraitzeko gogoarekin”

Maite R.:

“Eiderrekin ikastaro hau egitea benetan aberasgarria izan da. Oso gustura etorri naiz saio guztietara eta indartsuago atera naizela esan dezaket. Ni zoriontsuago bat izateko erreminta pila bat eskuratu ditut. Milesker!”

Miriam E.:

“Oso gustura egon naiz. Iruditzen zait geroari begira gaudela momentua disfrutatu gabe, baina ikastaroak irakatsi dit momentua disfrutatzeko baliabideak daudela eta ikastaro bukaeran, hasieran jarritako helburuetan aldaketak izan ditut, beraz, balorazio positiboa. Talde eta irakaslearen artean harreman polita sortu da. Ekintza politak eta baliagarriak egin ditugu eguneroko bizitzan praktikan jarri ditudanak eta oso mesedegarriak izan direnak”

Reyes L.:

“Oso aberasgarria izan da, arina, atsegina, interesgarria, magiaz beterikoa. Partekatzea plazer bat izan da. Coach-a 10ekoa, oso gertukoa eta pertsona bikaina da. Izugarri gustatu zait nola zuzendu duen ikastaroa. Eskerrik asko mila aldiz, txiki sartu nintzelako eta orain ikusten zaidalako” 

Inma M.:

“Esperientzia paregabea. Eider, opari bat, bete-beteko dedikazioa. Guztiz gomendagarria” 

Ainhoa C.:

“Landu dituzun edukia eta metodologia oso atseginak izan dira, Eider. Asteartea iristeko gogo haundiarekin sentiarazi nauzu, zurekin gozatu ahal izateko. Mila esker!”

Begoña A.:

“Oso ondo azaltzen duen pertsona da Eider, eta oso gertukoa ere. Bere heldutasunak harritu nau. Oso ikastaro interesgarria eta positiboa”

Ángeles C.:

“Oso giro polita. Coach-a oso adeitsua da eta edukia ezin hobea”

Ainhoa U.:

“Eider pertsona argia, bihozbera eta oso prestatua dela iruditu zait… bikaina! Dudarik gabe errepikatuko nuke”

Paki L.:

“Pertsona zuhurra, gertukoa, profesionala. Egiten duena badaki eta dakiena egiten du. Opari haundi bat izan da esperientzia hau. Bizitzeko era berri baten hasiera”

Marga A.:

“Interesgarria, konstruktiboa, beharrezkoa. Eider sekulako profesionala da, gertukoa, konpromezu handikoa. Oso gustura sentiarazi nau”

Encarni M.:

“Komunikatzaile ona, argia. Alaia. Gertukoa. Erabakitzailea. Errepikatuko nuke”

Mila T.:

“Oso ona, oso formatzaile ona”

Alicia G.:

“Eider profesional paregabea da. Oratoria eta jakintza ikusgarriak. Erraz eta lasai zuzentzen du taldea, enpatia haundia dauka. Plazer bat izan da”

Julia F.:

“Balorazio global oso ona: ikasitako erremintak oso erabilgarriak dira, coach-a primerakoa, ikastaroaren arrakasta berea da”

Pilar O.:

“Oso ona, xarmagarria, pazientzia haundikoa. Errepikatzeko modukoa”

Iris C.:

“Nire lehen ikastaroa izan da eta soilik eskerrak eman ditzaket: edukiagatik eta batez ere gidatu duen pertsonagatik. Bere enpatia gabe ez zen posible izango gu azaltzea, ezta horrenbeste aberastea”

Janire E.:

“Coach-a zoragarria da bere hitz egiteko tonu eta abiaduragatik, eta esaten zaion guztiarekiko duen jarrera positibo eta ulerkorragatik. Edukiak egunerokotasuneko aspektu asko biltzen ditu, nahiz eta nik teoria zertxobait gehiago entzutea nahi izango nukeen”

Ana R.:

“Konfidantza haundia transmititzen duen profesionala da Eider. Badaki nola lagundu behar duen, norberak bere alderdi hoberena atera dezan. Berarekin lanean jarraitzeko gogoarekin geratu naiz, arlo pertsonal zein profesionalean”

Maria B.:

“Coach bikaina da Eider: talde osoa entzuten daki eta denontzat baliagarri den sentikortasuna transmititzen du. Eskerrik asko!”

Maialen A.:

“Kontu eta arreta haundiz egindako ikastaro bat izan da. Eiderrek oso ondo bideratu du eta familiartean sentiarazi gaituen esparru bat sortu du”

Mª Jose C.:

“Ikastaroaren edukia oso interesgarria izan da eta coach-a oso gertuko pertsona, momentu bakoitzari berebiziko garrantzia eman diona. Ikastaroak aho-zapore oso ona utzi dit eta ikastaro gehiago egiteko gogoarekin nago.  Eskerrik asko bihotzez!”

Agustin R.:

“Hain gertuko pertsona izan da hasieratik Eider, askatasun osoz eta sare gabe adieraztera salto egin dugula.  Espero nuena soberan gainditu du”

Laura G.:

“Oso gustura egon naiz ikastaro honetan. Eiderrek era erraz eta argian igorri digu edukia. Laguntza eta hausnarketa haundikoak izan diren egoera pertsonalak kontatu ditugu, familiartean sentiarazi gaituelako”

J.Antonio A.:

“Eider oso bihozbera da”

Arkaitz S.:

“Eiderren ikastaro bikaina. Aurrez asko irakurri banuen ere, izugarri ikasi dut. Era original batean eta sormenez beterik bideratzen du dena. Ziur nago nire egunerokotasunean probetxuzkoa izango zaidala, bai profesionalki eta baita pertsonalki ere”