• 655 84 86 24
  • info@eiderperez.com

Coaching-a

Jone B., Enpresaburua, 46 urte:

“Laneko gatazka bategatik jarri naiz Eiderrekin kontaktuan. Berarekin lan egin ostean, nere buruarekiko konfidantza gehiago daukadala ikusten dut, beti ere nere buruarekin koherentea izaten eta nire sentimenduak kontutan hartzen. Konfidantza hau, lan gatazka aurrean, baina baita bizitza pertsonalean ere irabazi dudala konturatzen naiz. 

Benetan positiboak izan dira zurekin izandako saioak. Mila esker, Eider!”

 

Raquel M., Sail-arduraduna, 42 urte:

“Coaching-ak segurtasuna eta kemena eman dizkit, ausarta eta positiboa izaten lagundu dit.  

Eider, hurbileko pertsona eta profesionala zara oso. Erraza izan da zurekin lan egitea. Nire barneko onena ateratzen eta neure burua aintzat hartzen lagundu didazu, baina era berean, nire erantzunkizunek muga bat dutela eta “dena konpondu” ezinagatik ez zapuzten ere erakutsi didazu. Horretan lan egiten jarraitzen dut 🙂 ”  

 

Javi Q., Key Account Manager, 41 urte:

“Pertsonalki kudeatzen asko lagundu didazu, nire akatsetaz konturatzen ere eta nire sentimenduak gehiago azaleratu behar ditudala ikusten. Konturatu naiz, erabiltzen ditudan lan prozesu asko baliagarriak direla eta beste batzuk hobetu behar ditudala. Zurekin lanean jarraitzeko gogo handia daukat” 

 

Mª Jose G., Sail-arduraduna, 41 urte:

“Prozesuak nire beldurrekiko jarrera aldatu eta gauzak beste ikuspuntu batetik ikusteko balio izan dit. Oso esperientzia positiboa izan da, 100%ean gomendagarria.

Eta Eider… oso profesionala. Eskerrik asko Eider, asko lagundu nauzu”

 

Monica V., Enpresaburua, 44 urte:

“Eiderrek, coach bezala, epaiketarik gabeko eremu bat sortzen du, norberak bere sentimendu eta kezkak adierazi ditzan. 

Enpresan norabide zehatz bat sortzeko balio izan dit coaching prozesuak, eta horri esker ezarritako xedeak gauzatzea bistaratzen da”

 

Ainhoa A., Enpresaburua, 44 urte:

“Coaching-ari esker gure enpresan ulermena, gai batzuen azalpena eta berauen gauzatzea lortu dugu. 

Eiderrekin lan egitea niretzat ezin hobea izan da. Oso pertsona kementsua eta dinamikoa da. Esperientzia oso ona izan da eta berarekin lan egingo dugu berriro.  

Coach bezala gomendatzen dut Eider

 

Itxaso A., Enpresaburua, 40 urte:

“Coaching-ak kemena eman dit negozioa gure helbururantz bideratzeko. Egunerokotasunean maiz lorrezina den hori ikusten laguntzen du. Oso esperantzia positiboa eta konstruktiboa izan da. 

Eiderrek, coach bezala, enpresa zuzentzeko kemena eta jarrera egokia eman dizkigu. Eskerrik asko, Eider!”

 

I.C., 43 urte:

Coaching-ak ezagutza berriak eman dizkit, bizitzen nituen egoerei izena jartzea, egoerei aurreratzeko estrategiak praktikan jartzea eta baita nire hasierako pertzepzioarengandik desberdina zen beste ikuspuntu bat ere eman dit. 

Eiderrek, coach bezala, laguntza eta funtsean aukerak eman dizkit nire alderdi ahulak hobetzeko. Orain seguruago nago eta nireganako ezagutza haundiagorekin sentitzen naiz

 

Sergi M., Team lead, 28 urte:

“Coaching-ak nire lanpostuan egin dezakedan ekarpena eta deskribatu ezin nituen ezaugarriak ulertzen lagundu dit. Profesionalki nora heldu nahi dudan argi ikusi dut. 

Nire alderdi profesionala eta nire lankideekin nola erlazionatu nahi dudan zehaztu ahal izan ditut. Urduritasuna menperatzen eta egoeraren kontrola izaten laguntzen didaten baliabideak topatu ditut. Horren ondorioz lanean mailaz igo naute. 

Batera egin dugun bideagatik eskerrak eman nahi dizkizut nire coach bezala. Poztasuna sentitzen dut”

 

Inma R., Enpresaburua, 55 urte:

“Nire negozioarekiko ilusioa berreskuratu dut coaching-ari esker. Ezagunak ziren baina entzun behar nituen gauzak gogorarazi dizkit. Negozioaren ametsak aintzat hartzea lortu dut, nire egoeragatik lehenago ikusezinak zirenak.  

Ibilbide hau batera egitea oso atsegina izan da: seguruago eta lasaiago sentiarazi nau. 

Nire coach-ari, zaila zen momentu batean entzun eta gidatu izanagatik eskerrak ematea soilik geratzen zait”

 

Ainoa J., Team lead, 36 urte:

“Nire coach-ak, deskribatzen ez nekien ezaugarriak hobeto ikusarazi dizkit. 

Zuri esker, Eider, orain kementsuago eta seguruago sentitzen naiz”