• 655 84 86 24
  • info@eiderperez.com

Ahalmen pertsonal eta profesionala haunditu nahi duten pertsonak laguntzen ditut coaching-aren bitartez.

Hasiera batean bezeroak bere xedeak azaltzen ditu, eta horiekiko dituen jokabide eta pentsamenduak aztertzen ditut. Ondoren, balizko aukerei buruz hausnartzen dugu, eta azkenik, helburura gerturaraziko duten konpromezuak hartzen ditu bezeroak.

Coach lanetan, metodologia sistematiko bat jarraitzen dut: pertsonak desio dituen aldaketak gauzatzera bultzatuko duten egoera emozionalak sortzen laguntzen dut, norbere trebetasun eta gaitasunak hobetuko dituen ekintza-plan baten bitartez.

Pertsonengan sinisten dut, baita erronkak gainditzeko duten ahalmenean ere: horregatik, nire esku-hartzea haien baitako indarra sustatzean datza.

Nire helburua barnean duzun onena kanporatzea da, gogoko duzun bizitza lor dezazun. Noraino heltzeko gai zaren frogatzera ausartzen al zara?